asafes
euskeracastellano
Síguenos en Facebook

noticia detalle
12/04/2019
LEIHAKETA. 2019ko II. IBILBIDE SOLIDARIOAREN KARTELA
ASAFESen (Buru Gaixotasuna duten Pertsoen eta Senideen Arabako Elkartea), Buru Osasunaren Munduko eguna ospatzeko bigarren Ibilbide Solidarioa prestatzen ari gara. Ekitaldi honen helburuak arabatarrei sentikor bihurtzea eta gure kolektiboa agerian jartzea dira. Ekintza guztietan egiten dugun moduan, kartel bat prestatzen ari gara ekitaldi hau hedatzeko eta jendea parte hartzeko xedeekin. Haurten, agertuko den irudia gure protagonistek egindakoa izatea nahi dugu, buru gaixotasun duten pertsonek. Horregatik, zuen zerbitzuengandik interesatuta dauden buru gaixotasuna duten pertsonei animatzea gustatuko litzaiguke, beraiek protagonistak izateko aukera emanez eta biztanleei gure kolektiboaren indarra azaltzen. Kontutan hartu: Lanaren gaiak ekintzarekin zerikusirik behar du; beraz, alderdi batzuk irudikatu behar dira. Adibidez: - Buru osasuna/Buru gaixotasuna - ASAFES - Ibilbide solidarioa - Araba Gaia DINA4an aurkeztu behar da. Irudia izan behar da, baina edozein teknika erabili ahal da: oleo, argazkia, irudi,... baina paperan aurkeztuta. Gehienez, pertsona edo talde bakoitzak bi lan aurkeztu ahal dute. Lanak aurkezteko azken eguna: Maiatzak 24an Lan irabazle saritua izango da eta, beste lanekin guztiekin , erakutsiko da esparru publiko batean (oraindik zehaztu gabe) Buru Osasunaren Munduko egunaren inguruan. Emateko tokia: ASAFESen (Amadis kalea, 2; sarrera Blas de Otero kaletik, Vitoria-Gasteiz). Edozein zalantzarako, psicogunerural@asafes.org email bat bidali edo telefonoz deitu 945288648 (Vanesa Vadillo).
  Kalitate-politika           Gardentasun-legea