asafes
euskeracastellano
Síguenos en Facebook

noticia detalle
Gaikuntza Psikosozialerako Zerbitzua

OREKA: GAIKUNTZA PSIKOSOZIALEKO ZERBITZUA

Zerbitzu honetan, buruko gaixotasuna duten pertsonak maila psikosozialean gaitzen lan egiten dugu, hainbat jarduera erabilita, modu horretan gizarteratze egokia izan dezaten.

Egunero gaude zabalik, 15:00etatik 20:00etara, igandetan izan ezik: 12:00etatik 20:00etara.

ASAFESek baditu goizez zabalik dauden Tailer psikosozialak, toki mugatuekin eta bertaratzeko konpromisoa eskatzen dutenak.

Gasteizen eskaintzen diren tailerrak: Pilates, taichi, informatika, sukaldaritza, eskulanak, idazketa, taldekoa, mendi-ibiliak, euskara, kirola eta margolaritza.


Arabako Errioxan eskainitako tailerrak: talde ekintzak, ekintza artistikoak eta informatika.

Jarduera horiei buruzko informazio zabalagoa nahi izanez gero jar zaitez harremanetan Elkarteko Harrera zerbitzuarekin.


  Kalitate-politika           Gardentasun-legea