asafes
euskeracastellano
Síguenos en Facebook

noticia detalle
Sentsibilizazioa

Buru gaixotasunaren inguruan gizarteak duen irudiak ilun eta ezezagun samarra izaten jarraitzen du, eskizofrenia, nahaste bipolarra, nortasunaren nahasteak eta bestelako hitzei laguntzen dien zama negatiboak izugarri baldintzatzen du pertsona hauen bizitza.

Honegatik guztiagatik, uste faltsuak desmitifikatzeko, buru gaixotasunak dituzten pertsonen errealitateari eta eguneroko bizimoduaren baitan euren normaltasunari hobeto egokituriko irudia transmititzeko, ekintzak egin beharrean aurkitzen gara urte osoan zehar..

 Egiten ditugun ekintzak hauek dira::

 

Ø    Informazio eta sentsibilizazio-hitzaldiak Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako ikasleei.

Ø    Kaskarinia aldizkariaren argitalpena ASAFESi eta buru gaixotasunari buruzko artikuluekin. Urtean hiru argitalpen egiten dira eta web-gunean on line irakurtzeko aukera dago.

Ø    Sentsibilizazio-hitzaldiak biztanleriari oro har, gure kolektiboarekin harremana izan dezaketen profesional, enpresa eta gaixotasuna jasaten duten pertsona eta berefamiliei.

Ø       Nazioarteko Buru Osasunaren Egunean, Elkarteen Egunean eta halako egun berezietan parte hartzea.

Ø     Hiriak eskaintzen dituen gizarte- eta kultura-jardueretan parte hartzea.

 

  Kalitate-politika           Gardentasun-legea