asafes
euskeracastellano
Síguenos en Facebook

noticia detalle
Arreta

HARRERA:
Harrera-programa Elkartearen sarrerako atea da. Gizarte-langileek informazioa eta eskaintzen ditugun zerbitzuen inguruko informazioa jaso nahi duen guztiari hartzen dute, hala nola buru gaxotasunarekin lotutako kanpo-baliabideak ezagutu nahi dituen orori egiten dio harrera. Beraiek emango dizute zure beharrei hoberen egokitzen zaien zerbitzuaren inguruko aholkularitza.
 

AHOLKULARITZA JURIDIKOA:

Euskadiko Federazioaren Aholkularitza Juridiko Zerbitzuak aholkularitza juridikoa eman nahi die bazkideei, buru gaixotasunarekin lotutako gaiei dagokienez. Buru gaixoatasunarekin lotutako gai legalen bati buruzko zalantzak izanez gero, etorri gure zerbitzura. Gure abokatuak informatuko zaitu.
Baliabide hau astero eskaintzen da ASAFESen egoitzan. Nahitaezkoa da bazkide izatea.
 

SENIDEENTZAKO ARRETA:
Buru gaixotasun bat agertzen denean, senideek ezjakintasun eta berregokitze-egoera bizi ohi dute, ez dena beti erraza izaten.
Senideen programek ulertze-prozesu honetan familiei lagundu eta buru gaixotasuna duen senidearekin baterako bizikidetzan jarrera aktiboa sortu nahi dute.
 
- Senideen Eskola, prestakuntza-gunea da, modu objektiboan buru gaixotasunak, hala nola horiek hobeto maneiatzeko eta ulertzeko jarraibideak azaltzeko.
 
- Senideen Autolaguntza Taldea, laguntza emozionalerako gunea da, baldintza beratan dauden pertsonen artekoa, isilpekotasun zorrotza gordeta.
 
Informazioak eta antzeko egoeretan dauden beste senideekin elkartzeak beste abiapuntu bat eta bizi-kalitate hobea sustatzen laguntzen duen oreka ezartzen laguntzen dute.
  

BURU GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ARRETA:
Buru gaixotasuna diagnostikatutakoan sortzen den nahasmenaren aurrean, jasaten duten pertsonek informazioa behar dute, ahalik eta bizi-kalitaterik onenarekin nola bizi ezagutu, harremanetan jartzeko eta gaixotasunak kalteturiko alderdiak entrenatzeko gune psikosozial bat behar izateaz gain.

ASAFESen Buru gaixotasunak dituzten Pertsonentzako Autolaguntza Taldeak eskaintzen dizkizugu, baldintza beratan dauden pertsonen arteko laguntza emozionalerako gunea da, isilpekotasun zorrotza gordeta, hala nola gaixotasunari eta hau hobeto maneiatzeko moduari buruzko hitzaldiak eta orientazioa eskainiz.


  Kalitate-politika           Gardentasun-legea