asafes
euskeracastellano
Síguenos en Facebook

noticia detalle
Laneratzea

LAGUNDURIKO LAN- BARNERATZE PROGRAMA, PILA:

Gizarteratze osoari buruz lan-aspektua barne hartu Gabe hitz egitea osatu gabe uztea litzateke. Horregatik, ASAFESetik Lagunduriko Lan-txertatzerako Programa (PILA) sortu da. Aipatzen dugun esku-hartze eredua Lagunduriko Lana da; buru gaixotasunak dituzten pertsonei enpresa arruntetan lana bilatzen hala nola, lanpostu horiek eskuratzen, mantentzen eta egonkortzen laguntzean datza.
 
Lan mota honetarako sarbideak nahitaez behar ditu minusbaliotasun-ziurtagiria eta osasun mentala zentro batean arreta jasotzea.

 

ENPLEGU- ZENTRO BEREZIA, RAEP:

RAEP SL (Arabako Buru Gaixotasuna duten Pertsonen Errehabilitazioa, Sozietate Mugatua) 1992ko apirilaren 4an eratu zen sozietate gisa. Buru Gaixotasuna duten pertsonei lan-konponbidea emate aldera  ASAFESen egindako ahaleginari esker jaio zen, lan-munduan aukera bat aurkitu beharra duten pertsona hauentzako enplegu produktibo eta soldatapekoaren bestelako aukera izateko helburuaz.

Enplegu-zentro Berezi bat da, Merkataritza Erregistroan 1992ko maiatzaren 26an inskribatua. Asafesen (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) Enplegu-zentro Berezia da.

RAEP SL bere baitan hainbat lan-jarduera biltzeko aukerarekin sortu zen: garbiketa, lorezaintza, basoberritzea, artisautza, nekazaritza-produkzioa eta muntaketa mekaniko eta elektronikoa. Jarduera hauei, denboraren poderioz, beste bat gehitu zaie: prentsa-saltzailea.

RAEP-en sartzeko nahitaezkoa da buru gaixotasunarekin bat minusbaliotasun-ziurtagiria.

BARATZEZAINTZA ETA LOREZAINTZA LANBIDE-ZENTROA

Lanbide baliabide hau kolektiboaren pertsonentzako entrenamendu eta lan-munduarekiko lehen urrats bat izango da. Lan babestuaren bidezko trebatze eta lan mundura sartzeko prozesua da.

Baliabide hau bitartekari lanak bete nahi ditu buru gaixotasun kronikoa duten pertsonen eta enpresa-sektorearen artean.

Tailerraren ekintza nagusia NEKAZARITZA EKOLOGIKOAN oinarritzen da, eta banakako gizarteratze eta trebatze arreta-planen bitartez partehartzaileen autonomia bultzatzea bilatzen da. 

Baratzezaintzaren bidez pertsona erabiltzaileek bere inguruan modu eraginkor eta efektiboan gizarteratzeko beharrezko gaitasunak suspertzea edota errekuperatzea bilatzen da. Era berean komunitatean autonomia, burujabetasun eta ongizate baldintzapean mantentzea zein integratzea bermatzen da.

Tailerraren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

 

 

  Kalitate-politika           Gardentasun-legea