asafes
euskeracastellano
Síguenos en Facebook


ASAFES (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) irabazi asmorik gabeko eta 1998an onura publikotzat aitorturiko erakundea da. Gainera, 2014ean gizarte interes bezala aitortua izan da. 1976an sortu zen Buru Gaixotasuna zuten Pertsonen Senideen eta Buru osasunaren profesionalen eskutik.

Elkartearen printzipio aktiboa osatzen duten pertsonak dira (Buru Gaixotasuna duten pertsonak, senideak, boluntarioak eta profesionalak), euren ahaleginak gure kolektiboaren ongizatea eta bizi-kalitatea lortzeko batuta.

Urte hauetan zehar, Elkarteak ere, gizarte-sarearen baitan dagoen heinean, bere bilakaera jasan du baliabideak optimizatzeko eta eskatzen duten pertsonen arreta hobetzeko, urte hauetan guztietan euren laguntza eman dioten Administrazio ezberdinekin lankidetzan eta koordinaturik jardunda.

ASAFESen MISIOA Buru Gaixotasuna duten pertsonen BIZI-PROIEKTU OSO ETA BANAKAKOA bideragarri egitea da, etorkizun, gizarteratze eta normalizaziora bideratuta, hala nola euren bizi-kalitatearen hobekuntzara; pertsona hauen gaitasunak ahalik eta gehien sustatuta eta azpimarratuta.

IKUSPEGIA Buru Gaixotasuna duten pertsonen eta senideen senideen bizi-proiektu oso eta banakakoa lortzea da.



 

  Kalitate-politika           Gardentasun-legea