+34 945 288 648

Login

Sign Up

After creating an account, you'll be able to track your payment status, track the confirmation.
Username*
Password*
Confirm Password*
First Name*
Last Name*
Email*
Phone*
Contact Address
Country*
* Creating an account means you're okay with our Terms of Service and Privacy Statement.
Please agree to all the terms and conditions before proceeding to the next step

Already a member?

Login

RAEP 30 URTE BETE DITU

diciembre 4, 2022 @ 9:30 am - 8:00 pm
Cargando Eventos
  • Este evento ha pasado.

 

RAEP-EK 30 URTE BETE DITU BURU GAIXOTASUN DUTEN PERTSONEN ALDEKO LANERATZE ETA GIZARTERATZE PROIEKTU BATEN BURU.

1992-2022

Datorren abenduaren 4an, RAEP SLU Enplegu Zentro Bereziak 30 urteko ibilbidea beteko du buru gaixotasuna duten pertsonen laneratzea errazteko.

Ekimen hau buru gaixotasuna duten premia ugarietako bati erantzuteko sortu da. 1992ko errealitatean langabezia izugarria zen, eta jarduera-tasa txikia (desgaitasun guztien artean, txikiena). Horri, askotan, enpleguarekin oso lotuta dauden beste faktore batzuk gehitu behar zitzaizkion: prestakuntza eskasa eta kontaktu-sarearen galera, gaixotasuna agertzeko adinagatik, eta gizartean nagusitzen den estigma. Beste aukera bat bilatu behar zen.

Ezin dugu ahaztu buruko gaixotasuna duten pertsonen egungo langabezia-tasa % 80 eta % 90 artekoa dela.

Beste esperientzia batzuk ezagutzeak erakusten zuen laneratzea posible zela emaitza onekin. Hala, 1992an, ASAFESek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak) Enplegu Zentro Berezia jarri zuen abian. Hasiera batean, garbiketa izan zen jarduera nagusia. Hogeita hamar urte geroago, eta proiektuaren garapen garrantzitsuarekin, lau sektore nagusitan dibertsifikatu da: garbiketa, manipulatuak, lorezaintza eta salmenta. Buru gaixotasunarekiko desgaitasunari esklusiboki zuzendutako enplegu babestuko zentro bakarra izaten jarraitzen du.

Enplegua da gizarteratzeko neurririk eraginkorrena, lanekoa baino askoz harago iristen baita. Pertsonaren bizi-kalitatea hobetzen du zuzenean.

Abian jarri eta hogeita hamar urtera, 90 bezero baino gehiagorekin lan egin da. Une honetan 89 pertsona daude plantillan, eta kopuruak gora egin du, batez ere azken urteetan.

Proiektu hori guztia posible izan da, eta Eusko Jaurlaritza, Lanbide, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Osakidetzako Buru Osasuneko Sarea administrazioen laguntzari esker mantentzen da.

Funtsezkoa da, halaber, Arabako enpresen laguntza, egunez egun proiektu honetan eta langileen lan egokian konfiantza baitute.

Hogeita hamargarren urteurrena dela eta, eta aste honetan zehar, aitorpen bat emango zaie administrazio eta enpresa horiei, beren lankidetza eskertuz, bai eta hasieratik EZBrekin daramaten langileei ere.

Urte hauetako emaitza onak, zentzu guztietan, aurrera egiten jarraitzeko motibazioa dira, etorkizunari ilusioz eta ekimenez begiratuz. RAEPek lanean jarraituko du proiektuaren ezaugarri den etengabeko hobekuntza bultzatzeko eta kolektiboaren eta bere eskubideen alde arraun egiteko.

AURKEZPEN-BIDEOA

Kontaktua: Endika Minguela

945771501/646435329

Detalles

Fecha:
diciembre 4, 2022
Hora:
9:30 am - 8:00 pm
Categoría del Evento:
Etiquetas del Evento:
,

Organizador

RAEP
Teléfono
945771501
Ver la web del Organizador