+34 945 288 648

Login

Sign Up

After creating an account, you'll be able to track your payment status, track the confirmation.
Username*
Password*
Confirm Password*
First Name*
Last Name*
Email*
Phone*
Contact Address
Country*
* Creating an account means you're okay with our Terms of Service and Privacy Statement.
Please agree to all the terms and conditions before proceeding to the next step

Already a member?

Login

WORLD KAFEA KOMUNIKABIDEEKIN: BURU OSASUNA ETA EMAKUMEA.

mayo 18, 2023 @ 10:00 am - 12:00 pm
Cargando Eventos
  • Este evento ha pasado.

Maiatzak 18, Gasteizko Emakumeen Etxean, ASAFESek (Buru gaixotasuna duten
pertsonen eta senideen Arabako elkarteak) World Kafe bat egin zuen komunikabideekin,
gizarte-erakunde eta udaleko profesionalekin, buruko gaixotasuna duten emakumeei
buruzko informazioaren tratamendua nola hobetu eztabaidatu ahal izateko, estigmaren
eta genero-estereotipoen aurka borrokatzeko eta bi ezaugarri horiek betetzeagatik
jasaten duten diskriminazio bikoitza murrizteko.
Ekitaldiari hasiera emateko, elkarteko hainbat profesionalek performance bat egin dute,
buruko gaixotasuna duten emakumeei estigmak nola eragiten dien eta komunikazioaren
pisuak emakumea iraunaraztea edo gutxitzea eragin dezakeen hausnartzeko. Jarraian,
buru osasunari eta emakumeari buruzko sarrera teoriko bat egin da, eta, azkenik,
taldeka lan egin da buruko gaixotasuna duen emakumeari buruzko komunikazioan
dauden joera nagusiak detektatzeko eta komunikabideek eta beste komunikazio

eragile batzuek buru osasunari buruzko informazioari dagokionez genero-ikuspegiarekin
duten zereginari buruz hausnartzeko, eta hobetzeko puntuak eta jardunbide egokiak
detektatzeko.
Jardunaldi honetan sortzen diren gogoeta eta ondorioekin, ASAFESek gida praktiko bat
prestatuko du, komunikazio-eragileei laguntzeko.
Zergatik egiten dugu World kafe hau?
Osasunaren Mundu Erakundeak emandako datuen arabera, buru osasun arazoak
munduko desgaitasun-kausa nagusia izango dira 2030ean, kontuan hartuta 4
pertsonatik 1ek bizitzan zehar buruko nahasmendu bat izango duela. Intzidentzia-datu
horiek pentsarazten dute beharrezkoa dela osasun publikoko arazo hori kontuan
hartzen duten proiektuak bideratzea. Azterlan askoren arabera, buru gaixotasuna duten
pertsonen bilakaera hainbat aldagaik baldintzatzen dute, hala nola tratamendu
farmakologikoa eta errehabilitazio psikosoziala jasotzeko aukerak, enplegua eta
etxebizitza lortzeko aukerak, familia-harremanak eta estigmaren eragina. Ildo horretan,
garrantzitsua da kontuan hartzea estigmak eta diskriminazioak eragin negatiboa dutela
buru gaixotasuna duten pertsonengan bizitzako arlo guztietan, eta ondorio
garrantzitsuak dituztela haien bizi-proiektuaren garapenean.
Buru gaixotasun kronikoa duten pertsonen artean, %44ak adierazi du diskriminazio

esperientziak izan dituela lan-arloan, %43ak lagunekin izandako harremanetan eta
%32ak auzokoekin edo haien ingurukoekin (Guerrero, Adrián. Estigma buru gaixotasun,
2017). OMEk ideia hori indartzen du 2013-2020 BURU OSASUN PLANAN (2030era arte
zabalduta). Plan horretan adierazten duenez, estigmatizazioaren eta diskriminazioaren
ondorioz, buru-nahasmenduak dituzten pertsonek giza eskubideen urraketak jasaten
dituzte maiz, eta askori eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak ukatzen zaizkie,
eta lanerako eta hezkuntzarako murrizketak ezartzen zaizkie, baita ugalketa eskubideetarako

eta ahalik eta osasun-maila handiena izateko eskubideetarako ere.
Estigmak lotsa, onarpen eza, erruduntasuna eta sufrimendua eragiten ditu buru
gaixotasuna duten pertsonentzat, eta horrek zaildu egiten du buru gaixotasunari aurre
egiteko.
Emakumeen kasuan, ezinbestekoa da kontuan hartzea estigma bikoitza pairatzen
dutela, emakume izateagatik eta emakume izateagatik esleitzen zaien rol
soziokulturalagatik, eta imaginario sozialean sarritan irudikatzen den irudi
estereotipatuagatik. Horri gehitzen badiogu buru gaixotasun batez gain beste kolektibo
ahul batean ordezkatuta dauden emakumeen errealitatea, hala nola etnia edo arrazan,
egoera ekonomikoan, orientazio sexualean eta genero-identitate edo -adierazpenean,
beharrezkoa da emakumeen bizipenak bilduko dituzten eta emakumeen eskubideak
babestuko dituzten ekimen intersekzionalak, haien errealitateen aniztasunetik abiatuta.
Buru gaixotasuna duten pertsonekiko jarrera negatiboak, azkenean haienganako
estigma soziala eraikitzen dutenak, desinformaziotik eta arazoarekiko ezjakintasunetik
elikatzen dira batez ere. Ildo horretan, komunikabideek zeregin garrantzitsua dute,
hainbat errealitate eta kolektibori buruzko gizarte-irudia sortzen baitute, eta
proiektatzen duten informazioaren eta irudien bidez, herritarren gizarte-jarreretan
eragin positiboa edo negatiboa izan baitezakete. Hori dela eta, proiektu honen bidez,
komunikabideak eta komunikazio-eragileak informazio-bide gisa ez ezik, hezkuntza

eragile gisa ere planteatu nahi dira, iritzi kolektiboan duten eragina aprobetxatuz, buru
gaixotasuna duten emakumeen gizarte-irudia hobetzen laguntzeko, haiengan
proiektatzen den irudia zainduz.

World Kafe hau Gasteizko Udalak eta Vital Fundazioak finantzatu dute

Detalles

Fecha:
mayo 18, 2023
Hora:
10:00 am - 12:00 pm
Categoría del Evento:
Etiquetas del Evento:
,

Local

Emakumeen Etxea
Santa Maria Kalea, 11, Gasteiz, Araba
VITORIA-GASTEIZ, Álava 01001 España
Ver la web del Local

Organizador

Asafes
Teléfono
945 28 86 48
Correo electrónico
asafes@asafes.org
Ver la web del Organizador