Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea irabazi asmorik gabeko eta 1998an onura publikotzat aitorturiko erakundea da. 1976an sortu zen Buru Gaixotasuna zuten Pertsonen Senideen eta Buru osasunaren profesionalen eskutik.
2020an, osasun-larrialdiko egoera gorabehera, programa eta zerbitzu gehienak mantendu genituen, 1500 pertsona baino gehiagori arreta emanez, aurreko urtean baino diru-kopuru txikiagoarekin.
Elkartearekin lankidetzan aritu zaitezke zereginak egiten parte hartuz edo lankidetza- edo boluntariotza-jarduerak gauzatuz.