eseu+34 945 288 648

Login

Sign Up

After creating an account, you'll be able to track your payment status, track the confirmation.
Username*
Password*
Confirm Password*
First Name*
Last Name*
Email*
Phone*
Contact Address
Country*
* Creating an account means you're okay with our Terms of Service and Privacy Statement.
Please agree to all the terms and conditions before proceeding to the next step

Already a member?

Login

BURU GAIXOTASUNA

BERDINTASUNAREN ALDE BORROKATUZ, ANIZTASUNA DEFENDATUZ.

BURU GAIXOTASUNA

OMEk dio: «Osasuna erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera da, eta ez soilik afekziorik edo gaixotasunik eza».

Buru osasunak gaixotasun edo nahasmendu mental gisa ezagutzen diren alterazio asko ditu, prozesu afektibo eta kognitiboei, gogo-aldarteari, pentsamenduari eta portaerari eragiten dietenak. Sintoma horiek Gaixotasun mental bihurtzen dira denboran irauten dutenean, pertsonarengan estresa eragiten dutenean eta normaltasunez funtzionatzea eragozten diotenean.

 

Diagnostiko ohikoenak

ASAFESen, bizitzako uneren batean emozio-mailako sufrimendua duten pertsona guztiak artatzen ditugu.

GOGO-ALDARTEAREN NAHASMENDUAK

NAHASMENDU PSIKOTIKOAK

NORTASUNAREN NAHASMENDUAK

Gaixotasun mentalaren mitoak

1. MITOA

“Buru gaixotasunak dituzten pertsonak bortitzak eta arriskutsuak dira eta ezin da aurretik jakin egingo dutena”

Buru gaixotasunak (baita larriak ere) dituzten pertsona gehienak ez dira bortitzak, bortitz jokatzeko buruko gaitzen bat ez duen beste edozein pertsonaren aukera berberak dituzte. Aitzitik, osasun mentaleko gaixotasunik ez duten pertsonak baino ahulagoak dira indarkeriaren eta bestelako delituen biktima izateko. Gezurrezko enuntziatu hau komunikabide askok titular sentsazionalistekin transmititzen duten irudi distortsionatuak elikatzen du. Gainera, zinemak eta telesailek areagotu egin dute nahaste mentalen irudi oker horren sinesgarritasuna.

2. MITOA

“Ezin dira gizartean bizi, ezin baitira egokitu”

Gaixotasun mental larria duten pertsonak ondo baino hobeto bizi daitezke gizartean, bizimodu independentea eta autonomoa egiteko behar diren laguntza eta baliabideak izanda. Izan ere, pertsona horiek gizartean integratuta egoteak eta beren sare sozialean profesionalak ez ezik, bikotekidea, senideak eta lagunak ere izateak, eguneroko bizitzan laguntzeko eta elkartasuna emateko, beren patologiaren bilakaera hobea aurreikusten du eta berriz gaixotzeko edo nahasmendua larriagotzeko babes-faktorea da.

3. MITOA

“Ez dute lan egiteko balio”

Aurreko kasuan bezala, nahasmendu mental larria dutenek beste edozein pertsonak bezala egin dezakete lan, horretarako beharrezko baldintzak eta laguntzak ematen bazaizkie.

4. MITOA

“Nahasmendu mentalak ezin dira sendatu”

Nahasmendu mental larriak dituzten pertsonek, behar adina laguntza eta tratamendu egokia eta kontrolatua dutenek, hobera egin dezakete, eta, hain zuzen ere, hobera egiten dute. Tratamenduaren barruan sartzen dira aldizkako kontrol medikoa, tratamendu farmakologikoa, laguntza psikologikoa, familiaren laguntza, lana aurkitzeko orduan laguntza ematen dieten profesionalen laguntza eta, pertsonaren narriaduraren arabera, eguneroko jarduerak egiten laguntzen dieten profesionalak eta boluntarioak (hala nola, erostera joatea, dirua kudeatzea, etxea garbitzea, ohitura osasungarriak mantentzea, etab.).

5. MITOA

“Nahasmendu mental bat baduzu, edaten duzulako, drogatzen zarelako edo zure burua zaintzen ez duzulako da”

Egia da drogek gaixotasun mentalen hasiera azkartzen dutela edo okerrera egiten dutela, baina egia da nahasmendu mental larrien kausak askotarikoak direla.  Era berean, badira arrisku-faktore batzuk pertsona horiek pairatzeko arriskuan jartzen dutenak, hala nola aurretiko joera genetikoa, garun-mailako alterazioak, atxikimendu-irudiekiko lehen loturen gabeziak, gabezia emozionalak, trauma psikologikoak, alderdi sozialak, edo ingurumen-alderdiak, hala nola laneko estresa, pobrezia edo isolamendua.

Gainera, buru-nahaste larria duten eta adikzioak dituzten edo jokabide autosuntsitzaileak dituzten pertsona batzuek substantziak kontsumitzen dituzte ihesbide gisa, larritasunaren intentsitateagatik edo gaixotasunaren ezaugarriengatik. Horrela, zaintza pertsonalik eza, alkoholarekin eta drogekin arazoak izatea ere nahasmendu mental larria izatearen ondorengo konplikazioa izan daiteke.

Ez dago orokortzerik eta ez da orokortu behar, gaixo mental larri asko zaintzen baitira eta ez baitute substantzia kaltegarririk kontsumitzen, baina, hala ere, gaixotasuna dute. Argi izan behar da nahasmendu horiek dituzten pertsonak ez direla pairatzen dituzten patologiak garatzearen errudun.

6. MITOA

“Niri ez zait gertatuko”

Gaixotasun mentalak eta horien kausak anitzak eta desberdinak direnez, pertsona guztiek pairatu dezakete gaixotasun mental bat; izan ere, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) uste du 4 pertsonatik batek gaixotasun mental bat izango duela bizitzako uneren batean. Horregatik, oso garrantzitsua da gure osasun fisikoa eta osasun mentala zaintzea, eta nahasmendu horien agerpena saihestea, bizi-ohitura onak mantenduz (atseden hartzea, dieta egokia izatea, kirola egitea, harreman pertsonal osasuntsuak izatea, adimena lantzea…).