eseu+34 945 288 648

Login

Sign Up

After creating an account, you'll be able to track your payment status, track the confirmation.
Username*
Password*
Confirm Password*
First Name*
Last Name*
Email*
Phone*
Contact Address
Country*
* Creating an account means you're okay with our Terms of Service and Privacy Statement.
Please agree to all the terms and conditions before proceeding to the next step

Already a member?

Login

ASAFESEK IRUDI KORPORATIBO BERRIA AURKEZTU DU

ASAFES buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen eta senideen Arabako elkartea da. 1976an sortu zenetik, buruko gaixotasuna duten pertsonen eta haien familien beharrei erantzuteko lanean aritu da.

Dena etxebizitza batean egindako bilera batzuekin hasi zen, eta gaur egun elkarteak 4 egoitza ditu, 40 profesional baino gehiago, 600 bazkide baino gehiago eta 80 boluntario. Urtean 2.000 pertsona inguru artatzen ditugu.

Urte hauetan zerbitzuak eta baliabideak hazi egin dira, buru osasunaren esparruko errealitate eta behar berrietara egokituz, eta nazio- eta eskualde-mailako programa askotan erreferente eta aitzindari izan da. Gaur, aldaketa-, berrikuntza- eta hazkunde-garaia bizi dugu. Horregatik, irudi korporatiboa inguruabar berri horietara egokitzeko eta izaera eguneratua islatzeko beharra ikusi da.

Aldaketa horren bidez, ASAFESek erakutsi nahi du mugimenduan dagoen erakundea dela eta etengabe berritzen ari dela buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko, eta azpimarratu nahi du entitate bizia dela, gaur egungoa, eta haren funtsa ez dela aldatu. Gure egunerokotasunaren erdigunean familiak eta buru osasuneko arazoak dituzten pertsonak daude oraindik.

Horrek guztiak, urte hauetan erakundeak jaso dituen errekonozimenduekin eta tokiko komunikabideetan ohikoa den presentziarekin batera, gure irudi korporatiboa berritzeko beharra sortu du, ASAFESek Arabako gizartean duen benetako inpaktura hurbilduz.

Related Posts