eseu+34 945 288 648

Aurkezpena:

Buru gaixotasun larria daukaten pertsona gehienen artean hondatze kognitiboa ematen da, arlo ezberdinak kaltetuz: arreta, memoria, arrazoitzeko eta planifikatzeko gaitasuna eta lengoaia.

Euskara tailerrean aspektu hauek lantzen dira, ondorengo HELBURUAK jarraituz:

  •  Arreta, memoria edo lengoaia bezalako funtzio kognitibo gorenen entrenamendu eta errekuperazioa sustatzea
  • Mantentzen diren arlo kognitiboen funtzionamendua hobetzea
  • Adierazpen pertsonala eta kezken komunikazioa laguntzea
  •  Sormen gaitasunak aktibatu eta hobetzea
  • Emozioak, ideiak, sentimenduak, fantasiak adierazteko giro aproposa sortzea
  • Ahozko eta idatzizko adierazpena desblokeatzeko baliabideak ematea
  •  Partaideen pentsamendu kritikoa garatzea
  •  Idazketa eta hizlaritzaren jarraipena suspertzea
  •  Gure kolektiboaren beharrei moldatzen diren eta integrazioa sustatzen duten ekintzak garatzea

Saio ezberdinetan zehar, hizkuntzaren oinarrizko ezaguera lantzen dugu, euskal hizkuntza eta cultura hurbilduz ariketa, dinamika, joku eta ikus-entzunezko materialen bitartez

Urtero, Euskara tailerreko taldeak kurtso bukaeran gabon-kanta bat prestatu eta Gabonetako Jaian abesten du, beste tailerretako pertsonekin partekatzeko.

Profesional arduraduna:

Euskara tailerra Eli Perezek gidatzen du. Hurrengo bideoan, bere ibilbideari buruz eta ASAFESekiko kolaborazioaren berri ematen digu.

Previous PostNext Post

Related Posts

Pribatutasunaren laburpena

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitatutako orriei eta gure bisitariek egiten duten nabigazio motari buruzko informazioa lortzeko. Cookie Politikan erabiltzen ditugun cookieei buruz gehiago ikas dezakezu edo ezarpenetan horiek desaktibatu.