Buru Gaixotasuna duen 16 eta 30 urte bitarteko senideren bat baduzu, elkarri laguntzeko talde hau eskaintzen dizugu. Talde horretan, zure senidearekiko elkarbizitzarako informazioa eta jarraibideak jasoko dituzu, eta, gainera, askatasunez hitz egiteko espazio bat izango duzu, hori guztia psikologo baten laguntzarekin.