Eskaintzen ditugun jarduera ezberdinen bidez, zure ongizatea hobetzen lagundu nahi dugu, gaixotasunaren zenbait sintoma arinduz eta topagune bat eta gaitasunak garatzeko aukera bat eskainiz.
OREKA Gaikuntza Sozialerako Zerbitzua programa bat da, non era guztietako jarduerak egin ditzakezun zure aisialdia betetzeko eta aisialdiko uneez gozatzeko beste pertsona batzuekin batera. Jendea ezagutu, zaletasunak partekatu, tokiak bisitatu eta esperientzia berriak bizi ahal izango dituzu. Zure gustuetara gehien egokitzen diren jarduera guztietan parte har dezakezu: paseoak, zinema, museoak, pintxopotea, hiritik kanpoko txangoak…